Huajalote oinez
From Los Gavilanes
Revision as of 06:27, 20 November 2008 by Suso de la Vega (Talk | contribs)
- Nafar lurrak kolorez jantziz
- gure hizkuntz zaharra oinez doa
- eta oinez euskarari abestuz,
- huajoloteak Tuterara goaz.
- Beti izan da gure erribera
- Nafarroa Handiko atea
- eta ate hori zabalik dago
- lur hau maite duenarentzat.
- Zatoz ba Nafarroa Oinezera
- ikusi esandakoa egia dela,
- jendearen alaitasunean
- eta neska-mutikoen begietan.
- Triki ta gaitak entzuten dira,
- bertsolariak bihotzak berotzen
- eta zurea lapurtu nahiean
- jota makarra hau dizugu kantatzen.
- Bere hizkuntza galdu ezkero
- herria hankamotz dabil
- ta Nafarroa Oinezen itxoiten dizut
- makuluekin behar balitz.
- Zatoz ba Nafarroa Oinezera
- ikusi esandakoa egia dela,
- jendearen alaitasunean
- eta neska-mutikoen begietan.